Zagupe Astialdi Taldea

KAIXO KAIXO!!

Zagupe Astialdi Taldea Lazkaoko gazteak sortu dugun denbora libreko eskaintza proiektu bat da. Egungo aisialdi guneen heziketa eskaintza ahualaren balioaz jabeturik, aukera ezberdinak eskaintzea ezinbestekoa dela uste dugu. Aukera aktiboagoak, parte hartzaileagoak, euskaldunagoak, gizarte, kultura eta ingurumenarekiko ikuspegi kritikoagoa lantzeko balioko duten guneak.

Aisialdiko ekintzek, egunerokotasunetik irten eta hezitzaileagoak izateko aukera paregabea eskaintzen dutela uste dugu. Helburu hezitzaileak izateko modu eraginkor, positibo eta aktiboan lantzen dira, beren eraginkortasuna handituz.

Zagupe Astialdi Taldeko hezitzaileak

2024ko uda

Ze ondo pasa genuen aurreko udan!

Aurtengo udan ere udalekuak eskeiniko ditugu, LH3tik DBHO1 mailara arteko umeentzat. Gainera, toki berriekin gatoz!

LH3, LH4 eta LH5eko umeak BEIREra joateko aukera izango dute!

LH6, DBH1 eta DBH2ko umeak SOS DEL REYra jaongo dira!

DBH3, DBH4 eta DBHO1eko umeak IZABAn izango dira!